Goizean goiz jaiki eta irteerako pankarta azpian batu
ginen arin-aringa pixka bat egin eta mendiaz gozatzeko. Batzuk
profesionalak, beste batzuk kirolari soilak; batzuk gazteak, beste
batzuk nagusiagoak. Baina guztiak puntu beretik irten eta puntu
berdinera iritsi ziren: kalamuko tontorrera. Lasterketako ibilbide
gogorrak inguruaz gozatzea ere ahalbidetzen zuen tarteka eta bakoitza
ahal zuen denboraren arabera iritsi zen helmugara. Zorionak denbora ona
egin zutenei eta baita ere helmugara iristeko gai izan zineten guztiei
ere, bejondaizuela! Baita ere eskerrik asko korrikalariak animatzera igo
zineten guztiei ere!