2010/02/09

IV. Kalamura igoera

 



Entrenatzen hasi, berotzen hasi, martxoaren 6an Kalamuko igoeraren laugarren lasterketa abiatuko da eta. Parte hartzeko bidali mezua batean izen-abizenak, telefono zenbakia eta e-mail-a etxga@hotmail.es.  Sariak ere banatuko dira eta batez ere jana eta edana Kalamure heltzen diren guztientzat

 Ibilbideak 5km inguru ditu, 600 metrotako desnibela dauka eta denborari dagokionez, aurreko urteetako irabazleek 35 minutu inguru behar izaten zuten ibilbidea bukatzeko (herriko gazteek 45 minutu inguru behar izaten dute), ibilbidea gutxi-gorabehera ondorengo hau izango da:

 
 



Dantza ikastaroaren fruituak

Pare bat hilabete eta gero, hainbat izerdi eta putz egin eta gero, bagara gai dantza pixka bat eitxeko. Eskerrak eman behar dizkiegu Ariane eta Garaziri erakutsi diguten pazientzia handiagatik.             (argazkiak ikusi)
Hurrengo erromerian batuko gara denok ikasi dugunaz gozatzeko!