2012/03/12

VI. Kalamura igoera Helmugaratu da!!!


Goizean goiz jaiki eta irteerako pankarta azpian batu ginen arin-aringa pixka bat egin eta mendiaz gozatzeko. Batzuk profesionalak, beste batzuk kirolari soilak; batzuk gazteak, beste batzuk nagusiagoak. Baina guztiak puntu beretik irten eta puntu berdinera iritsi ziren: kalamuko tontorrera. Lasterketako ibilbide gogorrak inguruaz gozatzea ere ahalbidetzen zuen tarteka eta bakoitza ahal zuen denboraren arabera iritsi zen helmugara. Zorionak denbora ona egin zutenei eta baita ere helmugara iristeko gai izan zineten guztiei ere, bejondaizuela! Baita ere eskerrik asko korrikalariak animatzera igo zineten guztiei ere!


Lasterketako sailkapena:


2012/03/05

VI. Kalamura igoera

Entrenatzen hasi, berotzen hasi, martxoaren 10en Kalamuko igoeraren seigarren igoerie abiatuko da eta. Parte hartzeko bidali e-mail batean izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria: etxga@hotmail.es

Jada seigarren edizioa dugu aurtengoa. Ezerezetik lasterketa berri bat antolatzen hasi eta eskertzekoa da orainarte korrikalariek eman diguten babesa. Urtetik urtera jende gehiago animatzen da eta gu, antolatzaile garen aldetik ere, jendearen ekarpenak jaso eta hobetzen sahiatzen gara. 

Ibilbideak 5km inguru ditu, 600 metrotako desnibela dauka eta denborari dagokionez, aurreko edizioan Oier Ariznabarretak egin zuen orain arteko errekorra 30min 50 seg-rekin.  Beste norbaitek hautsiko ote du  aurten errekorra?
Ibilbidea ondorengo hau izango da:



SARIAK:
1.go gizonezkoetan
1.go emakumeetan
1.go herritarrari