Goizean goiz jaiki eta irteerako pankarta azpian batu ginen arin-aringa pixka bat egin eta mendiaz gozatzeko. Batzuk profesionalak, beste batzuk kirolari soilak; batzuk gazteak, beste batzuk nagusiagoak. Baina guztiak puntu beretik irten eta puntu berdinera iritsi ziren: kalamuko tontorrera. Lasterketako ibilbide gogorrak inguruaz gozatzea ere ahalbidetzen zuen tarteka eta bakoitza ahal zuen denboraren arabera iritsi zen helmugara. Zorionak denbora ona egin zutenei eta baita ere helmugara iristeko gai izan zineten guztiei ere, bejondaizuela! Baita ere eskerrik asko korrikalariak animatzera igo zineten guztiei ere!
Aurtengo edizioak irabazle bikoitza izan du: Joseba Plaza markinarra eta Aritz Kortabarria arrasatearra. 33’ 4’’ behar izan dituzte ibilbidea osatzeko. Beraz, aurreko marka guztiak apurtu dituzte iazkoa (Joseba Plazak ere lortua) 1’ 30’’-tan hobetuz. Orain, 360 egun gelditzen dira aurretik denborak hobetzeko.
2 comentarios:
Oso Ondo dana!! Jenti gustora gelditxu zan asike urrengo urtin ondi hobeto urtengo dabela seguro!! Segi biherrin!! :-)
Iepa kuadrila!! Etxeberriko bidia esagutziaz gain ondo antolautako gazte kuadrila bat esagutu dot asteburuan, dutxa, hamaiketakua, musica, girua... segi berdin!
Eskerrikasko.
Haritz Arrieta Odria
Publicar un comentario