2010/12/27

ELKARTASUN OTZARA


Zenbaki sarituak ondorengo hauek izan dira:
1-SARIA: Ansotegi hotelean afaria eta gaba bateko egonaldia.
              -1151
            -590(ordezkoa)
2-SARIA:Elkartasun otzara.
              -1172
            -1083(ordezkoa)

-                   Harremanetan jartzeko e-mail bat bidali , ondoko helbide honetara: etxga@hotmail.es
-         Irabazleek 15 eguneko epea dute zenbakia jakinarazteko, epe hori pasatuz gero, ordezkoek izango dute saria jasotzeko aukera.

2010/11/04

Trikipeteueee

Hilleko lenengo barixekun trikipoteue, hillero izengo da apurbat herrixe animetako, ANIMAUUUU

2010/06/12

IV. Baserri egune_astoak arrantzaka,aaa aaaaa aaaaa!!!!!

IV. Baserri egunean be astoak izan ziren berriro protagonista. Beraien arrantza eta umore txarra erakutsi ziguten eta batzuek sufritu ere egin zuten! Orain sinesten dugu nondik datorren "astokeria", "asto halakoa!" bezalako esamoldeak. Hala ere anamalia hauek beraien xarma ere erakutsi zigute, eta ezin ahaztu gure baserrietan lehen eta orain egiten duten "asto-lana".

Bapo bazkaldu eta Plazabarrin joko eta "garra-garra" batzuk egiteko bete ere izan zen. Iluntzean poteo-kantaldi-dantzaldi-...-... baten parte hartu genduen herrian giro ona zabalduz.

Gauean musikak hartu zuen protagonismoa baita dantzak ere (holakotan ikusten dira dantza ikastaroko fruituak).

2010/03/08

IV. Kalamura igoera_HELMUGARATU DA

Goizean goiz jaiki eta irteerako pankarta azpian batu ginen arin-aringa pixka bat egin eta mendiaz gozatzeko. Batzuk profesionalak, beste batzuk kirolari soilak; batzuk gazteak, beste batzuk nagusiagoak. Baina guztiak puntu beretik irten eta puntu berdinera iritsi ziren: kalamuko tontorrera. Lasterketako ibilbide gogorrak inguruaz gozatzea ere ahalbidetzen zuen tarteka eta bakoitza ahal zuen denboraren arabera iritsi zen helmugara. Zorionak denbora ona egin zutenei eta baita ere helmugara iristeko gai izan zineten guztiei ere, bejondaizuela! Baita ere eskerrik asko korrikalariak animatzera igo zineten guztiei ere!


Aurtengo edizioak irabazle bikoitza izan du: Joseba Plaza markinarra eta Aritz Kortabarria arrasatearra. 33’  4’’ behar izan dituzte ibilbidea osatzeko. Beraz, aurreko marka guztiak apurtu dituzte iazkoa (Joseba Plazak ere lortua) 1’ 30’’-tan hobetuz. Orain, 360 egun gelditzen dira aurretik denborak hobetzeko.